Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eraikuntza jaukalaren frontisean. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 159. orr.
Zimiterioa frontoi bat bezalakoa da: frontisa, ezker pareta, eta atzea libre. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 140. orr.
Labrit frontoiak frontisean zuen pitzadura ongi konpondu dute . Berria - Kirola 2004-11-05
Frontisean jo izan balu moduan, berdin-berdin egin zuen hots pilotak. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 235. orr.
Frontoian atzera eta aurrera ibili omen zen, poliki, erreboteraino iritsi, eta gero frontisera. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.
Eibarko pilotalekuko frontisetik bizi ateratzen da pilota. herria¬
Bertsolariak eta gai-jartzailea igo ziren frontisaren azpian jarritako agertoki gainera. Berria - Kultura 2004-10-12