Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

frogabide (31 agerraldi, 14 liburutan; ETCn 579 agerraldi) iz (zerbait) frogatzeko bidea; froga.

Baina aurreko frogabide historiko hori [...] gerragintza atomikoak izandako garapenaren eta honen eragin psikologikoaren argitan aztertu behar da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 374. orr.

Ez noski pentsatzen dudalako aita maite ez zenuenik, baizik eta, jakinik denboratik sortua dela maitasuna, ikusia naizelako, frogabide askoren argitan, nola duen denborak haren su eta garra moteltzen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 187. orr.

Liburutegiaren katalogo doia, milaka eta milaka katalogo gezurrezkoak, katalogo horien faltsutasunaren frogabidea, benetako katalogoaren faltsutasunaren frogabidea, Basilidesen ebanjelio gnostikoa, [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 62. orr.

Bere ustearen frogabide gisa aurkezten du, konfiantzaz, gertaera hau: isatsa duten animaliek ez dutela arimarik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 98. orr.

Bere kastitatea frogabidean jartzearren, emakume burges bati erregutu zion bere alaba gogatzeko beraren ondoan biluzgorririk ohera zedin.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 78. orr.

Iduritzen zait hori ez dela sentimenduzko egia bat baizik, eta ez frogabidezkoa; eta egia hori orobat, bihotza hunkituz behar dela sinetsarazi eta ez arrazoiaz baliatuz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 112. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus