Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

friso 1 iz pareten goialdean edo behealdean ezartzen den zerrenda apaingarria.

Pentsakor gelditu da, hormako friso loredunak osatutako hodeiertzari begira.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 35. orr.

2 eraikuntza klasikoetan, arkitrabearen eta erlaitzaren arteko zerrenda, eskuarki zizelkatua.

Pergamoko aldarearen frisoak 2.200 urte ditu.  Berria - Kultura   2004-06-10

Arkitrabearen gainean doan frisoak ere arkitrabeak berak baino laurden bat txikiagoa izan behar du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1710. orr.

Arkitrabeak, frisoak eta erlaitzak kolomen proportzioen arabera egingo dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2190. orr.

Beste batzuetan, ordena joniarrari jarraituz, frisoak erliebeekin apainduta azal ditzake, dentikulu eta erlaitzekin konbinatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1790. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus