Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Biok jaikitzen ginen arrautzak frijitzeko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 94. orr.
Arraultze batzuk frijitu nizkion eta kafe pixka bat berotu nuen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 126. orr.
Oliotan ondo frijitu lehendabizi. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 186. orr.
Patatak zuritu eta zatitu, tipularekin frijitu, arrautzak irabiatu, [...]. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 189. orr.
Alberjiniak, irin-arrautzetan bildu eta binaka frijituak. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 154. orr.
Irinetan frijitutako perkak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 191. orr.
Legatz xerra batzuk oliotan frijituak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 125. orr.
Hirugiharra frijitutako oliotan. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 109. orr.
Frijitzearen soinua orkestra sinfoniko baten melodia bezain goxoki iragaiten zen beharrietatik. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 194. orr.
Bi sosen patata frijituak eta eskutada bat errefau. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 110. orr.
Aspaldi zuen jana bere patata frijituzko zorroa. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 60. orr.
Arroz zuriaren gainean arrautza frijitu bana jartzen genuen platerean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 94. orr.
Mahai gainean zeukan tomate frijitu potea. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 66. orr.
Jantokian jarraituko zuten arrautzak maionesarekin eta muskuilu frijituak jaten, koipetan ezpainak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.
Zerri puska frijituak eskatu zituen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 150. orr.
Plater baten erdian tomatetan jarritako gibel zati frijitu bat. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 97. orr.
Arto frijitua tipula berriekin eta gurinarekin. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 144. orr.
Jaten ziren goxoki bakarrak, mahaian betiere, zera frijitu batzuk ziren, "smarren" izenekoak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 61. orr.
Etxekoandreak olio frijituaren usaina zuen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 23. orr.
Saget andereñoak, aldiz, frijitu hotz sorta bat usaindu zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 334. orr.
Frijitu hotzak saskiaren barrura amildu ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 334. orr.
Frijituak egiten saiatua nintzen, kotoi hidrofiloa labe elektriko baten xaflaren kontra zapaldurik edukiz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 189. orr.
Frijitu usaina dago, eta leihoa ireki duzu. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 87. orr.
arrautza frijitu (7); arrautza frijituak (19); arrautzak frijitzen (3); eta patata frijituak (7); frijitu bat (3); frijitu eta (7); frijitu pare bat (3); frijituak eta (8); frijituak jateko (3); frijituak jaten (6); frijituaren usain (3); frijitzen ari (5); frijitzen hasi zen (3); olio frijituaren (6); olio frijituaren usaina (4); patata frijitu (14); patata frijitu eta (3); patata frijitu poltsa (3); patata frijituak (26); patata frijituak eta (5); patata frijituekin (4); patata frijituen (3); txibierro frijituak (5)