Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
frigorifiko 1 iz hozkailua.
Ez jaitsi; frigorifikoan badago ogi puxka bat. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 148. orr.
"Zure baimenarekin" esan du, eta nik baimena zertarako zen ulertu aurretik ireki du frigorifikoa garagardo lata bat hartzeko. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 43. orr.
Erantzungailuko bere ahotsaren eta hark frigorifikoan uzten zizkion post-it-en bidezkoa zen haien ezagutza guztia. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 109. orr.
Pasabidean, hotz-ikarak ukan zituen Mikelek: aire girotua frigorifikoa zen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 210. orr.
• 2 izond artifizialki hotza zortzen duena.
Kamara frigorifiko zilarreztatu eta aseptikoak han eta hemen, haragi fresko eta hilberria ezkutatuz. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 149. orr.