Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
frigo iz frigorifikoa.
Komuna bezala, sukaldea eta frigoa Alexandra eta Philekin konpartitu beharko genituzke. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 62. orr.
Orain arte nork bere ohe zaharra ala frigoa, zikin untzi bazterretan uzten zuen. Herria 2003-12-04
Bizitzan lehenbizikoz igo da aszensore batean, apartamentu batean sartu da, frigo batetik ateratako janaria jan du... Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 146. orr.