Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urte batzuk lehenago Donostian ezagutu nuen Louise hark ezer gutxi zeukan ikustekorik nire alboan ijirijika zegoen emakume fribolo harekin. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 135. orr.
Friboloa da nire gorrotoa -esan nuen, hantxe bertan hiltzeko gogoz, Bevanen hortzei begira. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 92. orr.
Liburuak etxeak hezetasunetik babesteko oso sistema egokia zirela esan nuen txantxetan, baina esan orduko damutu nintzen mihi-kolpe fribolo hartaz. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 188. orr.
Keinu jostalari-fribolo honekin. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 143. orr.
Dantza sakratu dionisiakoa da hori noski, ez dantza friboloa. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 226. orr.