Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Fribolitaterako joera iraingarria. Berria - Mundua 2004-10-23
Nonbait ene fribolitatea ez zitzaion gustatu Roberti eta zer nahi erranka hasi zitzaidan, euskara, Balkanetako egoera latza, islamista integristen atentatuak, Kortsikako gertakariak eta Jolo uharteko bahituak nahasiz. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 170. orr.
Esperientzia hori ezagutu gabe fribolitatea irudituko zitzaidala halako gai bati buruz idaztea. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 13. orr.
Holokaustoaren eta XX. mendeko biktima guztiekiko fribolitate bat da moralki, tragedia hori dena fikzioen historia batean banalizatuz. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 160. orr.
Borroka-kantak eta "fribolitateak" horrela nahasteak. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 62. orr.
Fribolitate erromantikotik urrun, hizkuntzaren erabilpen soziala bultzatu behar da. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 119. orr.