Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tarteka, begiak ixten zituen, goizeko freskura aurpegian zehar nola isurtzen zitzaion hobeto sentitzeko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 287. orr.
Marjolinek, kaleko freskurak bizkorturik, begiak ireki zituen zabal-zabal. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 283. orr.
Atalondora sartu zen, freskurara, eta ehiza-zainari makila eta kapela eman zizkion hitzik esan gabe. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 8. orr.
Airearen freskurak eta euriaren zurrumurru lehiatuak iratzarri ninduten. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 124. orr.
Zapiaren freskura kopeta eta masailetan sentitu duenean. «Bizia lo», 2003 - 11. orr.
Zaharrenen dohaina eta gazteenen freskura. Berria - Kultura 2004-05-20
Andre hura izan zen, behinola, bere aldaka zabal eta bere freskura apartarengatik, Normandiar eder izengoitia merezi izan zuena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 169. orr.
Funtsean, maitasuna besterik ez baita: freskura bat nekearen ondoren, betetasun kiskalgarri bat bizitzaren hutsune hotzaren erdian. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 84. orr.
Aberri zaharraren freskura behar dute. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 103. orr.
Mundu berriaren freskurak iratzarrarazten gintuen, bai eta goizeko ihintzak, horiek baitziren lurraren lantzeko esperantzaren eta nahiaren, gutiziaren haziak. Herria 2001-05-24
Lehen bost kilometroak, goizeko freskuran, errepide monotonoan eginik ere, aise eta lasai daramatzat. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 77. orr.
eta freskura (4); freskura bat (3); freskura eta (5); goizeko freskuran (5)