Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goizaren freskotasuna sentitu zuen aurpegian. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 30. orr.
Gelak goizeko freskotasunean haizeberritzeko. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 94. orr.
Hostaila sarriaren azpian freskotasun gozo eta lurruntsua ezkutatzen zen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.
Joia andrea, 40 urteak jada beteak baina gazteen freskotasuna gordetzen zuena. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 63. orr.
Memento batzuetan, goizetan bereziki, gorputzean gaztetasun bat bezala senditen da: akidurek, eritasunek eta adinak ustez galarazia zuten freskotasuna. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 72. orr.
Luzaroan egon naiz han, freskotasunean isil eta isiltasunean fresko, nire arimak agian toki sakratuan errazago topatuko ninduelakoan. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 43. orr.
Eta gauza da bere ezpainen freskotasuna sentitu nuela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 92. orr.
Dotorea zen jotzen, garbia, teknikoa ere bai nahi bada, baina freskotasunik galdu gabea horratik. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 54. orr.
Berotu egiten du neguan, eta udan freskotasuna ematen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 49. orr.
Begi zabalik egon zen zenbait segundoz, pentsamendu bat izoztu, trabatu zitzaion [...] matrailaldea eta ezpain hegia lurraren kontra zeuden, "Zergatik niri? Zer egiten dut nik hemen, arrotzen artean, nire herritik galdua?", porlanaren freskotasuna gozagarria zitzaion. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 169. orr.
Berrirakurtzeak testuari freskotasuna kentzen dio apika, baina adieran sakontzeko aukera ematen du... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 191. orr.
Hitz baten freskotasun hutsaz baliatuz. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 238. orr.
Uda partean, freskotasun sentsazioa izateko, jeans-ak garbitu, eta bustirik janzten ditut. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 135. orr.
Dena ere freskotasun giro batean joan da, gero sano eta aberats baten menturan. Herria 2001-10-25
Zelan urtzen diren argi eta freskotasun zati nabari ezinak Bilboren bihotzean. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 34. orr.
baina freskotasuna (3); eta freskotasun (4); eta freskotasuna (11); eta freskotasunari (3); freskotasuna eman (7); freskotasuna eman zion (3); freskotasuna ematen (3); freskotasuna eta (15); freskotasuna falta (3); freskotasuna sentitu (4)