Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fresko2 1 iz pareta hezearen gainean eginiko margolana.

Michelangeloren freskoak, ordea, Kapera Sixtinaren horma oso bat hartzen du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 133. orr.

Ponpeiako freskoetan azaltzen ziren ume jolas berberak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 65. orr.

XIV. mendeko freskoak aurkitu dituzte Sienako ospitale batean.  Berria - Kultura   2004-10-03

Etxe zatar batean zaudela uste duzunean, eskultura batek, fresko batek, apaingarri hutsal eta dotore batek ohartarazten dizu jauregi batean zaudela.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 122. orr.

Florentzian eta Italian lehen mailako anitz artista izan duk, eta ulertzen diat, haien koadro eta freskoetarik ikasteko asmotan, hango eta hemengo elizetarat, basiliketarat eta bertzelako edifizioetarat joan nahi izaitea. Pedro Huizi hasi berria zen kaperako freskoa pintatzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 251. orr.

Eta iritsi zen freskoa estaltzen zutèn zapiak kentzeko ordua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 352. orr.

2 irud

New Yorken gertatzen diren eleberri eta ipuinak, bertan bizi diren judu "asimilatu" edo asimilazio bidean daudenen freskoa dira maiz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 10. orr.

Itsasondoko meategiei buruzko eleberri naturalista bat egin nahi zuela, Zolaren antzera-edo, herriaren bilakaera erakutsiko zuen fresko historiko bat, klase borrokan zentratua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 81. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

giottoren fresko (4); kaperako freskoa (5); kaperako freskoa pintatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus