Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fresko1 (orobat fresku g.er.) 1 izond apur bat hotza.

Haize freskoa zebilen eta astinaldi horrek on egin zidan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 59. orr.

Arratseko eta goizeko giro freskoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 395. orr.

Goizalde freskoa, eta bazterrak oraino lanbroan lokartuak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 218. orr.

Bideari narraio, gogoratuz, bero baita orain, Eugiko urtegiaren ur freskoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 31. orr.

Edateko ardo gorri freskoa eskatu dugu.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 120. orr.

Garagardo fresko on bat goxatu dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 62. orr.

Eta nahiz eta fresko samar zegoen, erabaki zuen puska batean paseatuz jarraituko zuela.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 197. orr.

Ez aire lurrindua, aire fresko garbi eta gaztea baizik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 176. orr.

Azulejoen azal urdin freskoa nire azalaren aurka.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 68. orr.

Balusezko manta bat bezala, batean fresko, bestean epel.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 19. orr.

Sarrerako atari freskoan hanka jarri orduko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 102. orr.

Itoko gara bero honekin, gurina ere urtu egiten da, etxe osoan ez dago leku fresko bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 320. orr.

2 egin edo lortu berria; galdu edo pasatu ez dena; izoztua edo gazitua izan ez dena.

Berek etxean egin duten eta eskaini didaten ogi fresko epela jaten.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 207. orr.

Ardi gasna, behi esne freskoa.  Herria   2002-09-26

Xoko batean, gasna freskoz nahiz zaharrez hornitu mahai bat bazen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 101. orr.

Oiloak haziko zituen arrautza freskoak izateko.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 68. orr.

Ezpainak busti-bustiak zeuzkan, marrubi-ale freskoak baino goxoagoak.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 37. orr.

Egositako zainzuri fresko batekin ausartuko nintzateke nongoa den esatera, latakoan ez.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Eguraldia iluna eta euritsua izan zen, eta lore fresko asko jarri orduko zimeldu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-02-15

Udaberriko belar freskoaren usain gozoa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 22. orr.

Haragi freskoa gordinik irents zezakeen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 36. orr.

Hil-eta, zerrikia freskoan eta kontserbutan saltzen dute.  Herria   2002-12-12

Lukainka arruntak, hestebete freskoak, gibel eta erbi pateak, galantinak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.

Arrain freskoa erostera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 154. orr.

Atun freskoa, zinez hauta, Hondarribitik ekarria.  Herria   2003-07-10

Hazkurri freskoak eta konjelatuak garraiatzen ditu.  Herria   2004-03-04

Txerri-odol freskoz igurtzi baliote bezala [aurpegitxoa].  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 104. orr.

Burke jaunak gorpu fresko eta garbi bat igotzen zuen Knox doktorearen etxera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 165. orr.

Usain ona, izerdi fresko, haragi bizi eta sexu beroaren usaina zerion.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 69. orr.

Malko freskoak kliskatuz hurbildu zitzaion Denver.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 151. orr.

Nazio berri baten eta natura gazte baten erdian usteltzen den antzinako zibilizazio bat; zaharra da berri, lizuna fresko.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 183. orr.

· Gasnak fresko atxikitzeko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 58. orr.

3 irud

Hezeak zeuden, eta itsas belarren usain freskoa zerien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.

Fruituek, haien inguruan, udaberri usain freskoa zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 332. orr.

Zuhaixken azpiko lur bustiaren lurrin freskoa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 229. orr.

Arrain postuen hezetasun fresko eta ur lasterren artean paseoan ibiltzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 145. orr.

Eta marrubiei ere lurrun freskoa zerien, gaztetasun lurrun bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.

Perikitoaren kolore guztiak hedatzen dituzte fatxadek: horirik biziena, berderik freskoena, gorririk minena.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 136. orr.

Idoiaren irekitasunak pixka bat herabetu egiten ninduen [...] baina gero eta gehiago gustatzen zitzaidan ni tratatzeko modu fresko hura.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 128. orr.

Ausartasun freskoaren atzean ezkutatzen zuen erreparoarekin.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 21. orr.

Lanbide onak eskaintzen zizkien gazte haiei, diru freskoa gurasoei...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 65. orr.

Bisnes Création holandes holdina baita horko akziodun nagusia, kapital freskoarekin etorri berri da.  Herria   2003-06-12

Lasaiki afaldu naiz ostatuan, ohar zenbait salatuz paperari eta oroitzapenak fresko direno finkatuz, akidurak eta afariaren goxoak izpiritua malindu aitzin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 55. orr.

Gorputzean oinazeak izanagatik, burua fresko du oraindik.  Berria - Harian   2005-08-24

Kalean da, baina fresko ditu kartzelan bizi izandakoak.  Berria - Harian   2005-11-12

Ideia freskoak ekarri zituen bulego eta egoitza zahar horietara.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 181. orr.

Euskara fresko eta naturala erabiltzea.  Berria - Kultura   2004-11-07

4 egin berria delako oraindik lehortu ez dena.

Aitak porlan freskoa bota berri zegoen espaloi zati bat seinalatu zuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 22. orr.

Argitasuna -esplikatu zidan- oihalari pigmentu zuri bat emanez lortzen da, eta gainean margotuz, oraindik azpia fresko dagoen bitartean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 141. orr.

Koloreak, izan ere, zarpeatu freskoaren gainean kontuz ematen direnean ez dira moteltzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3310. orr.

5 arropez-eta mintzatuz, berorik ematen ez duena.

Taniak arropa garbia eta freskoa zeukan jantzita.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 231. orr.

Hanketako mina dut, ez daukat arropa freskorik, ezin ditut ontziak garbitu bero honekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 320. orr.

Luzera moztuko banu... belaunaren gainetik ez al litzateke freskoagoa, arinagoa geratuko?  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 45. orr.

Ez duzu brusa hau baino freskoagorik aurkituko -esan zion Norak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 191. orr.

6 irud gaztetasunaren zantzuak atxikitzen dituena.

Emakume ederra zen, gainera, hantxe, ohe ertzean eserita [...] hain garbia eta freskoa, barruko arropa liluragarriz jantzita.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 230. orr.

Polita da emakumea, bizitzak gutxi zigortu duen aurpegi freskoa du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 262. orr.

Ahoa txiki-txikia du, hortzak bikainak, eta den-dena hain freskoa!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 75. orr.

Atzera haur izan nahi nuela irudi zuen, garbi eta fresko, berriro ere etorkizunez eta posibilitatez betea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 40. orr.

Berrogeita hamar urte izanen zituen: hogeita hamarretan bezain gazte eta fresko zegoen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 147. orr.

Haren masaila freskoa nirearen kontra.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 176. orr.

Hamazazpigarrenean, tamalez, Maribelen titi freskoei adio esan behar.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 173. orr.

Zortzi ordu eta hiru ordu laurden emango ditu lotan eta bihar fresko esnatuko da lanera joateko.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 121. orr.

7 akidurarik edo salatzen ez duena.

Oste freskoak zetozen presaka putzutik gora.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 112. orr.

Gero Patrikek gaina hartu dio, botez, jokoz gorputza azkar eta fresko erakutsiz.  Herria   2003-05-15

Etenaldian, taldeak indarra hartu du berriz, eta orain fresko gaude, bigarren itzuliari aurre egiteko gogoz, lehiak jokatzeko irrikan. Abadiñoko eta Muxikako karreretan asko saiatu gabe ibili nintzen, ez nuen askorik nekatzerik nahi, fresko, gogoz heldu nahi nuen hona.  Berria - Kirola   2004-02-07

Frantziaren kontrako partidan gauza bera gertatu zen, greziarrak askoz freskoago iritsi zirela 90 minutuen bukaerara.  Berria - Kirola   2004-07-02

Atzo maglia arrosa zeraman txirrindulariarena izan zen denetan pedal kolpe freskoena, arinena, biziena, erosoena.  Berria - Kirola   2004-05-16

Energia handia, mugimendu freskoak.  Berria - Kultura   2004-04-29

8 (erkaketetan)

Gero larrosa bezain fresko itzuliko zara etxera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 134. orr.

Lisak lasaitu egin zuen, arrosa bat bezain freskoa zegoela esanez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 357. orr.

Esan zuen: "Gau on denoi", eta letxuga baino freskoago sartu zen bere gelan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 222. orr.

Denek aza bezain fresko ziruditen.  Herria   2001-04-12

Irribarre egiten zien denei esne jetzi berria bezain fresku.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 110. orr.

Bere gorputz bainatu berria fresko zegoen bioleta baten gisa berean, zetazko jantziaren azpian, zetazko azpiko arropen azpian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 256. orr.

Apirileko egunsentia bezain fresko zegoen ene oroimena.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 71. orr.

9 fresko egin

Fresko egin zuen, estalpean jardun arren.  Berria - Kirola   2004-02-27

Monikak bere beso biluziak igurtziz jarraitzen omen zituen nire hitzak, fresko egiten baitzuen gau hartan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 88. orr.

Araiako pilotalekuan fresko egin zuen, eta aizkoran aritzeko aproposa.  Berria - Kirola   2004-05-02

· Goizean fresko samar egin zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-22

10 fresko-fresko

Eta pitxar bat ur, fresko-freskoa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 84. orr.

Haren jiran, arrain fresko-freskoak usain ederra zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.

Lengoradu pare bat, barbarinak, lupinak, denak fresko-freskoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.

Gérard noizbait sukaldean sartzen da, fresko freskoa, dutxaturik eta begiak irekirik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 115. orr.

Eman dezagun ni negozioan buru-belarri sartzen naizela, Vilerren informazio fresko-freskoa entzunda.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 162. orr.

Abentura gogoangarriak dituzu hemen, fresko-fresko esanak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 32. orr.

17 lehiaketa egun bakarrik egin ditut, fresko-fresko iritsiko naiz Vueltara.  Berria - Kirola   2004-09-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aire fresko (8); aroa fresko (3); aroa fresko eta (3); arrain fresko (4); baina fresko (4); bat ur fresko (3); beti fresko (4); bezain fresko (10); bezain fresko eta (3); bolada fresko (4); burua fresko (4); denbora fresko (4); eta fresko (30); eta fresko fresko (3); fresko ageriko (3); fresko ageriko da (3); fresko aire (5); fresko aire batekin (3); fresko bat (16); fresko batean (4); fresko batek (5); fresko baten (4); fresko bolada (3); fresko dago (3); fresko du (3); fresko edo (3); fresko egiten (3); fresko egongo (3); fresko egotea (3); fresko eta (70); fresko eta ilun (3); fresko fresko (20); fresko freskoa (9); fresko freskoak (5); fresko hartan (3); fresko hura (6); fresko iritsiko (5); fresko iritsiko naiz (3); fresko mantentzen (4); fresko pixka (3); fresko pixka bat (3); fresko samar (6); fresko samarra (4); fresko zegoen (6); garagardo fresko (4); garbi eta fresko (3); gau fresko (3); gela fresko (3); giottoren fresko (4); haize bolada fresko (4); haize fresko (11); haize fresko bolada (3); haragi fresko (5); haragi fresko eta (4); ur fresko (10)

aire freskoa (25); arrain freskoa (10); bezain freskoa (3); diru freskoa (3); eta freskoa (20); fresko freskoa (9); freskoa baino (6); freskoa bezala (3); freskoa da (6); freskoa ekarri (8); freskoa eman (3); freskoa erakutsi (3); freskoa erakutsi zuen (3); freskoa eta (20); freskoa hartu (3); freskoa izan (5); freskoa pintatzen (3); freskoa sartu (3); freskoa zen (3); gela freskoa (3); guztiz freskoa (3); haize freskoa (33); haize freskoa ekarri (4); haragi freskoa (3); kaperako freskoa (5); kaperako freskoa pintatzen (3); kolpe freskoa (6); kolpe freskoa erakutsi (3); oraindik freskoa (3); ur freskoa (22); usain freskoa (4)

aire freskoak (6); aire freskoan (3); aire freskoaren (4); aire freskoz (3); arrautza freskoak (5); elikagai freskoak (4); eta freskoagoa (5); eta freskoak (7); eta freskoarekin (3); eta freskootako (3); fresko freskoak (5); freskoagoa zen (3); freskoak eta (10); freskoaren gainean (3); freskoaren usaina (5); haize freskoak (6); haize freskoaren (3); kolpe freskoagoa (3); kolpe freskoarekin (3); ur freskoaren (4); ur freskotik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus