Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

freskatu (ETCn 1.291 agerraldi), freska, freskatzen 1 du ad fresko jarri; bero gehiegia ibitu.

Erdialdean, botilak freskatzeko eta garbitzeko askaren zuloa nabarmentzen zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 157. orr.

Hamabost metro koadro inguruko gela bat zen, ohea eta freskatzeko konketa besterik ez zituena.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 74. orr.

Txorrota ireki zuen aurpegia freskatzearren.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 276. orr.

Eztarria freskatzeko asmotan limonada edan ninan nik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 76. orr.

Jantoki zikinean, hezueriak jotako haizegailu batek giroa freskatzeko itxurak egiten zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 329. orr.

Leiho zabalduaren ondoan esertzera joan naiz, bekokia eta pentsamendua iluntasuneko haize barean freskatu ahal izateko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 329. orr.

Gelara igo, eta aurpegia freskatze hutsa bera ere mesederako izango dun.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 60. orr.

Gero, bere burua freskatzeari ekin zion.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 291. orr.

2 (eguraldia)

Kanpoaldean ederki freskatu zuen, hala erakusten zuten autoetako kristalek.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 21. orr.

Ilunabarraren ostean bakarrik freskatzen zuen apur bat, eguzkia sartutakoan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 54. orr.

Ez zuen freskatzen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 77. orr.

Gainera, freskatu egin du eta txupa bat hartu beharko nuke.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 188. orr.

Freskatu egin dik, edo ni neu hoztu nauk.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 240. orr.

Freskatu ahala, jendea jertsea janzten...  Berria - Kultura   2004-08-29

Bai, freskatzen ari zen airea.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 163. orr.

3 irud (oroitzapenak eta) ik freskaberritu.

Konturatu naiz azkenean Tosiro bezala neukala eta, esan ohi den bezala, "memoria freskatu dut" berari buruz idatzitakoa irakurriz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 395. orr.

Aferaz ahantzi nintzen, eta sex-shoparen lehiaketa irabazi nuelako albisteak ez zidan oroimena freskatu.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 38. orr.

4 ipar irud eraberritu.

Diote ere alderdiaren buruzagitza gaztetu eta freskatu dutela.  Herria   2003-05-22

Erran behar da hamalau urte huntan ari zirela Jesuiten eliza nagusi horren freskatzen eta edertzen.  Herria   2002-08-01

“Gure Irratiak" Baiona erdi erdian egoitza bat alokatu eta 80 000 euro gastatu zituen 1997-an, lekuaren freskatzeko lehen lehenik, eta irratigintzaren beharretara egokitzeko.  Herria   2005-02-17

5 (era burutua izen gisa)

Bizikletak gora eraman ugazabaren isilean, freskatu bat hartu, eta pizza zati bat jatera joan gintunan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 175. orr.

Freskatu bat hartu eta gertatutakoa ahaztu nahi nuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 115. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurpegia freskatu (5); eta freskatu (4); freskatu bat (3); freskatu bat hartu (3); freskatu du (5); freskatu egin (10); freskatu egin zen (3); freskatu egin zuen (3); freskatu egiten (4); freskatu eta (5); freskatu ondoan (3); freskatu zuen (3); freskatze aldera (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus