Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

freskaldi 1 iz freskatzea; (zerbait) freskatzen den aldi bakoitza.

Bainugelan, aurpegiari freskaldi bat eman nion.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 35. orr.

Arratsaldez itsasoko brisarak dakarren freskaldi ipar-kutsukoa profitatuz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 275. orr.

Hemen freskaldi bat hartzen du eta pozez edaten jainkozko edaria.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 65. orr.

2 irud

Biriatun, herriko kontseilua bildu da eta erabaki du kanpoko aldetik freskaldi bat emanen zaiotela elizaren murrueri, histen hasiak direla bereziki ezkila-dorrearen hegiz-hegi.  Herria   2004-12-16

Aurtengo udazkenean merkatuari berari emanen diote freskaldi bat ona, baduela beharra tinduak histen ari baitzaizkio.  Herria   2005-04-21

Larraldeneko portuak hartuko du laster freskaldi bat, duen geriza azkartuz, ahultzen hasia dela.  Herria   2003-04-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

freskaldi bat (14); freskaldi bat eman (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus