Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
frenologia iz teoria medikoa, gizabanako baten gaitasunak eta senak bere burmuineko protuberantziak aztertuz ezagutu daitezkeela dioena.
Frenologiaren arabera, buruaren kanpoaldeko kozkorrak ukituz jakin daiteke zer ezaugarri dituen pertsonak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 220. orr.
Alkimiaren historia kimikarena baino gehiago, arimadun espirituena edo frenologiaren historia fisiologiarena baino gehiago. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 156. orr.
[Frenologia] burezurraren eite eta konkorrei buruzko jakintza: izaera eta adimenaren ahalmena hor aurki zitezkeela uste zen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 291. orr.