Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

frekuentzia (58 agerraldi, 5 liburu eta 25 artikulutan; ETCn 1.530 agerraldi; cf maiztasun ETCn 9.053 agerraldi) 1 iz maiztasuna.

Aldaketa ebolutiboa geneen frekuentzien aldaketa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 288. orr.

Arriskuak kontrolagarria eta aurresangarria den etorkizuna adierazten du: arriskuen gertaera frekuentzia (probabilitatea) determinagarria da.  Berria - Gaiak   2004-11-11

2 (uhinena)

Musikologian bitartea bi notaren arteko bereizkuntza da, beren frekuentzien arteko tartearen arabera neur daitekeena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 221. orr.

Izpiok oso energia handikoak dira (uhin luzera milimetroaren mila milioigarrena da, eta frekuentzia 100.000.000.000.000.000.000 hertzekoa!), eta indar nuklearraren eta elektromagnetikoaren arteko interakzioaren bidez sortzen dira.  Berria - Gaiak   2004-11-25

Cuvier baleen sonar sistema oso sentikorra da, eta erdi mailako frekuentzia erabiltzen du.  Berria - Gaiak   2004-08-07

Mende berri hau hasi da jarriz iragan urtarrilaren 29an lehen errepikagailua 90,5 MHz frekuentzian Azkaine eta Donibane Lohizuneko aldean.  Herria   2001-09-06

Frekuentzia handiagoetan, gehienbat gardena da gure gorputza X-izpientzat.  Berria - Gaiak   2004-11-25

Ontziek frekuentzia bera eta altuagoa erabiltzen dute.  Berria - Gaiak   2004-08-07

Oraingoz lizentzia bai, baina frekuentzia propiorik ez du irrati horrek. Irrati bat frekuentziatik kanpo sintonizatuta dagoenean bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 192. orr.

Antifrankistek dialean bilatzen zuten beste frekuentzia bat Radio Paris zen. uhinen frekuentzia, ordea, aldatu egiten da planetaren latitudearen eta errotazio higiduraren arabera.  Berria - Kultura   2004-02-28

Sarekada hurbilaren iragarpena poliziaren frekuentzian kaptatu zuela azalduz, Txokok Boz abisatu zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 40. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ahizpak bagina bezala da, eta gure gogoak uhin frekuentzia berean dabiltza.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 340. orr.

Ezohikotasunak, azken buruan, gertaera baten jazoera-frekuentzia txikiari egiten dio erreferentzia, besterik ez.  Berria - Gaiak   2006-03-26

Arriskuen gertaera frekuentzia (probabilitatea) determinagarria da.  Berria - Gaiak   2004-11-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

fm frekuentzia (3); mugaz gaindiko frekuentziak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus