Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
frantziaratu, frantziara(tu), frantziaratzen da/du ad Frantziara joan; Frantziara eraman.
Kantaria, 39 urte, preso dago Lituanian, bainan egun batez Frantziaratuko da. Herria 2003-08-07
Frantziaratuak izan badira ere, lau lagun hauek ez dira, haatik, aske geratu eta, bai ordea, «terrorismoaren aurka» diharduten justizia zerbitzu berezien esku ezarriak izan. Berria - Mundua 2004-07-28
Akusazioaren arabera, 3.000tik 5.000 euro arte jasotzen zituen bere orkestrako kide zirela esanaz Frantziaratzen zuen kongoar bakoitzagatik. Berria - Kultura 2004-10-26
Lehen ministroak kritika zorrotzak entzun ditu, atzerrian dauden kapitalei Frantziaratzeko erraztasunak eskaintzeagatik. Berria - Ekonomia 2004-05-09