Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

frantximant (orobat frantximent eta frantzimant g.er.) iz pei frantsesa; frantsesez mintzatzen dena.

Gure gaztean, apez-ikastetxe heietan, Euskara mintzo ez zutenak deitzen genituen Frantximantak eta frantximantek deitzen gintuzten gu "Les Bachkourras".  Herria   2004-01-08

Eta frantximant horien artean, euskaldun saldotto bat, Iparralde huntarik, Paul Sarcou beilarien apeza buru.  Herria   2001-10-25

Frantximentak dituzte maiz beren inguruko laguntzaileak.  Herria   2002-10-03

Frantximentek eta euskaldun epelek ez dezaten duda izpirik ukan euskara hemen bere etxean dela.  Herria   2003-07-24

Gure ustez, Mendiondo da errealki izen euskalduna; Lekornek aldiz badu halako frantximant aire bat, ongi litekeena behar bezala argitzea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 74. orr.

Frantzimant giroan sartzea zen, bai hirixkan, bai autobüsetan, frantzimantak beitira bilgüneetan gora mintzo direnak.  Herria   2003-10-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus