Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta emeki emeki, Behenafarroa arrunt frantsestuko da, azkenik Erreboluzione garaian. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 152. orr.
Horri begira lanean hasi nintzelarik ohartu nintzen zenbatetaraino pentsamendua frantsestua nuen. Berria - Kultura 2004-07-10
Transformer les paysans en français, hots, "gure arbaso baserritarren frantsestea" eta Nazio Handiaren menpeko zerbitzari isil eta umil egitea. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 114. orr.
Deitura frantsestu genien. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 106. orr.
Batto Marokanoa, bestea ere Marokanoa motaz bainan paperez frantsestua. Herria 2003-01-14
Gisa berean, frantses batekin esposatzen den estranjer bat ez da paperez orai arte bezen errexki frantsestuko. Herria 2005-12-08
Urteak joan urteak etorri, nabarmen ari zen frantsesten kultura, eta ama-hizkuntzan hitz egiteaz ere lotsatu egiten ziren sarritan. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 189. orr.
XIX. mendean berriz, Frantziako Iraultzaren eta Inperioaren ondotik, "frantsesten" hasi nahi zelarik nolazpait Espainia, estatu-nazioaren lehen konstituzioa asmatu zuten Cadizeko gorteetan, 1810ean. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 124. orr.
Quai Rouge argitaletxean, Itxaro Borda-ren "100% basque" liburua, frantsestua. Herria 2003-12-04
Are urrunago Iparraldeko euskaldun frantsestuak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 126. orr.
Louis parropiako apez nagusia, euskaldun frantsestua... Herria 2005-12-08
Poloniar frantsestu bat, Guillaume Apollinaire Kostrowizki, askoren iritziz poesia modernoaren aita. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 76. orr.
Liberala baitzen, frantsestu antiklerikalaren fama zuena. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 148. orr.
Jean de Parisen trageria-k euskara «oso frantsestua» duela. Berria - Kultura 2004-05-19