Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

frankotiratzaile (36 agerraldi, 9 liburu eta 16 artikulutan, ETCn 511 agerraldi) 1 iz bakarturik aritzen den gudari edo tiratzailea. ik frankotiradore.

Armadak eraikin askotan frankotiratzaileak jarri ditu eta mugitzen den edozeri egiten diote tiro.  Berria - Mundua   2004-10-08

Inguruko teilatuetan kokaturiko frankotiratzailek lau polizia inguru zauritu zituzten tiroz.  Berria - Mundua   2004-06-02

Frankotiratzaileek bala gaizto bat nahikoa zuten gidaria seko uzteko, urrundik utzi ere. beti bezala, frankotiratzaile ezkutukoek, tiro zuzen bakar batez, lepo-hezurra txikitu zieten, eta bertan seko utzi.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 14. orr.

Frankotiratzailea zen eta askotan behar baino arrisku handiagoak hartzen zituen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 263. orr.

Eta aise egingo zuen bere lana Sarajevoko frankotiratzaileak ere, mira teleskopikoan ez baitira ageri kilometro bat harago -azokaren atarian, autoaren bolantean- erortzera doan pertsonaren ezaugarriak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 112. orr.

Poetak ere badu frankotiratzailearekin antzik.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 25. orr.

2 irud

Dena dela, berriro ere sakea izan zen Nagoeren arma nagusia, lau t'erdiko frankotiratzaile hoberenak 8 tanto egin eta piloteoa nahierara menperatu baitzuen lehen pilotakadarekin.  Berria - Kirola   2004-11-07

Lehen euskal film modernoa egin zenetik horrenbeste urtera, oraindik ere frankotiratzaileak behar dira, euskarazko zinema egingo bada.  Berria - Kultura   2004-05-19

«Soldatapeko idazleak» arbuiatzen ditu, «beka-sari jokoak» gaitzetsi, eta, poeta bainoago, «frankotiratzailetzat» du bere burua, «odola borborka ipini eta larruazala ikara batean jarri nahi dizun frankotiratzailea», poetaren hitzetan esanda.  Berria - Kultura   2004-07-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

frankotiratzaile batek (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus