Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zerbitzuen pagatzeko orduan, franko eta liberala nauk... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 470. orr.
Frankoago eta eskuzabalago zen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 36. orr.
Gizarte-arautegi murrizgarririk batere gabe nazioarteko zuzeneko inbertsioei sarbidea ematen zieten eremu frankoak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 111. orr.
Moilan, hozkailu biltegi berriak, zubi-garabiak, arku-garabiak, ro-ro arrapal haiek, gordailutegi frankoak. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 55. orr.
Pisu franko bat eduki genuen han 92an. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 236. orr.
Ekonomiazko merkataritza egiten duten estatuetan, portu franko bat ezar daiteke. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 17. orr.
Trieste izaki Austriarren inperioak hegoaldean zuen ia itsas ate nagusia, inperioaren babes guztia zeukan portuak -portu frankoa izan zen 1719tik aurrera, hemendik hurbil dagoen Rijeka-ko portuarekin batera-, estimuzko garai loriatsu haien xarma dute hiriak eta hiriko eraikuntzek. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 42. orr.
Hamaseigarren mendean, Caracasko Konpainiak [...] Pasaian zeuzkan bere portu frankoa eta bere biltegiak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 127. orr.
franko eta liberal (6); portu frankoa (4)