Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

franko3 1 izond/iz Erdi Aroan Frantzian kokatu zen germaniar herrikoa.

Klovis Frankoak, adibidez, [...] Konstantinoplan urruti zegoen Anastasio enperadoreagandik prokontsul-titulua eta kontsul-intsigniak eskuratu zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 16. orr.

Saladinoren ahaleginek [...] gurutzatu frankoak kanporatu zituzten Siriatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 245. orr.

Jopu frankoa edo jaregin frankoa hiltzeagatik ordaintzen zenaz.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 303. orr.

Frankoak germaniarrengandik zetozen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 314. orr.

Gizon libreak, franko, erromatar nahiz galiarrak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 285. orr.

Lege beraren arabera, erromatar batek franko bat kateatzen bazuen, hogeita hamar sos zor zituen; baina franko batek erromatarra kateatuz gero, hamabost besterik ez.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 194. orr.

Herri haiek -frankoak ez bezala- Germanian geratu zirelako.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 192. orr.

Badirudi Nikolas santuaganako sineskera, Santiobideko merkatu eta hiri guneetan kokatu ziren frankoek sartu zutela gure artera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 38. orr.

Rhin aldeko frankoen tribuak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 191. orr.

Frankoen monarkia sortua zen jadanik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 300. orr.

Aita Santuak frankoen beharra zuen lonbardiarren eta greziarren kontra.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 322. orr.

Frankoen mendeko lurraldean, lege salikoa zegoen frankoentzat, eta Teodosiar kodea erromatarrentzat.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 195. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Oposizio franko-alemanaren eskemarekin jarraitzea, XIX. mendean jarraitzea da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 165. orr.

Aostan eta Piamonteko Alpeetan, italieraz gainera, frantsesa eta franko-okzitaniera hitz egiten dira.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta frankoen (6); frankoak erromatarren (4); frankoak eta (5); frankoek ez (5); frankoek ez zuten (3); frankoen artean (17); frankoen artean ere (4); frankoen artean hiritar (4); frankoen eta (6); frankoen mendeko (3); frankoen monarkian (3); ziren frankoek (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus