Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aitona Carlos nola sartu zen armada frankistan bere emaztearen askapena lortzeko. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 27. orr.
Polizia frankistak dituen dosierretatik atera dira [datuak]. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 313. orr.
Espainia frankistatik ihes egindako bere guraso errefuxiatuek. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 45. orr.
Erregimen frankistaren aurkako borrokan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 66. orr.
Nafarroako Diputazio frankistak dirua ematen zigun euskaraz genekienoi. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 35. orr.
Lehenbailehen ezabatu nahi zituzten beren iragan frankistaren arrasto guztiak. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 82. orr.
Zentsura frankistak debekatua zuen liburu hori argitaratzea. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 160. orr.
Himno frankista ez kantatzea eta agur faxistari uko egitea. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 23. orr.
Idazle frankisten liburu asko. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 65. orr.
Burgoseko egunkari frankistak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 147. orr.
Hark asmatu zituela sinbolo frankistarik ezagunenak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 89. orr.
Katolizismo dogmatiko frankista itogarriaren aurka. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 35. orr.
Apez eta kristau ez-frankisten eskandalagarri. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 264. orr.
Don Migelek konbentzitu zuen frankistek irabaziko zutela gerra hura. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 100. orr.
Frankisten tropak ziren bertaratuak. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 102. orr.
Handik astebetera, irailaren 13an, Donostia geratu zen frankisten eskuetan. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 25. orr.
Emilio Mola frankisten generala. Berria - Euskal Herria 2004-06-17
Loratu samartuta egon behar horrelakoak oihukatzeko, izan ere, frankisten presondegi batean. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 43. orr.
Gure diputazioak frankistez beteak zeuden. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 124. orr.
Frankisten aldekoek jarritako bonba. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 194. orr.
Sudurra kakoa, belarriak irtenak, bibotetxoa frankisten modukoa. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 69. orr.
Bere larrua edo bere fabrika salbatzeko pasako zen Zapero frankistetara. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 101. orr.
alderdi frankista (3); armada frankistan (3); erregimen frankistaren (5); frankista eta (3); polizia frankistak (3); zituzten frankistek (3); zuten frankistek (3)