Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

frankismo iz Franco jeneralak Espainian ezarritako gobernu era (1938-1975), diktaduran oinarritua.

Gerrak eta frankismoak ondo findutako belarriak genituen, entzun behar genuena non-noiz-nola entzun ahal izateko.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 133. orr.

Frankismoko sindikatu bertikalak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 84. orr.

Frankismoaren lehen urteetan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.

Frankismoaren garai beltzetan bezala.  Herria   2003-03-20

Frankismoaren amaierako eta ondorengo urteetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 95. orr.

Frankismoaren garaiko batzar haietako batera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 197. orr.

Frankismoaren kontrako borrokan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Frankismoaren biktimei onespen eta aitortza politiko, ekonomiko eta soziala ematea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-27

Frankismoa azkenetan zela sumatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Alderdi Popularra Espainiako Gobernura iristeaz batera (1996), maila askotan, frankismorik gordinenera bueltatu gara Euskal Herrian.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 37. orr.

Harrokeria naziaren biktimak izan ziren batzuk; frankismoarenak, gulagetakoak, kastrismoarenak, Pinochetenak; hango eta hemengo faxismoarenak, hango eta hemengo moral iraultzailearenak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 49. orr.

Urte geldo eta motelak izan ziren frankismopekoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 74. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Agusti Solerrek «daukagun frankismo egoera» salatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Frankismo garaia dirudi.  Berria - Kirola   2004-02-17

Oraindik frankismo garaian geunden.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Guk bizi genuen frankismo garaiko giro itxi integristak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 84. orr.

Frankismo osteko lehenengo urteetaraino.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus