Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

frakasatu, frakasa, frakasatzen du ad porrot egin.

Estatu-kolpe bat entseatu zuten Errepublikaren aurka, frakasatu zuten.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 18. orr.

Eta bik edo hiruk oraindik arrakasta lor bazezaketen ere, jada guztiek frakasatu zuten.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 78. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Arrazionalismoaren ahalegin frakasatua.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 88. orr.

Horretan ere maitale frakasatuaren sinboloa hartzen dizu zubiak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 29. orr.

Frakasatuz betetako itsasontzi bat ginen: erreka jotakoak, Ingalaterra guztiko desoinordetuak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 78. orr.

Frakasatu batzuk iruditzen zitzaizkidan: beren bokazioa sakrifikatzen zuten eguneroko ogiaren aldarean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 35. orr.

Horrexegatik alde egiten du hemendik Madril aldera hainbeste frakasatu usainekok.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 179. orr.

Hura filosofoa zen, neu idazlea: biak zein biak, gizon nahiz intelektual gisa, frakasatu dohakabe batzuk.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 126. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

frakasatu zuten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus