Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fraile (279 agerraldi, 21 liburu eta 57 artikulutan; ETCn 1.460 agerraldi) iz 1 fraidea.

Arropak frailea egiten duen bezala, funtzioak izaitea moldatzen du.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 88. orr.

Julian Alustiza Arantzazuko fraileak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 130. orr.

Aita Alphonse Arreguy, Germieta Garakotxeko semea, Beloken fraile zena.  Herria   2003-02-13

Zaharreria nagusitu da hemengo fraileetan; akitu dira.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 110. orr.

Meza entzutera joateko ohitura zuen Jexuxek, fraileetara, urteak betetzen zituen bakoitzean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 145. orr.

Komentu hortako fraileak etziren orduan nornahi.  Herria   2003-04-24

2 (izenondoekin)

Anaidi bat, ehun bat fraile protestant daukana.  Herria   2001-01-18

Aita Luis Arostegi, fraile euskaldun argi eta gartsua.  Herria   2003-07-17

Aralar bidean zetozen fraile erromes batzuk.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 126. orr.

Guk euskaldunok fraile eskaleak deituko genituzke.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 198. orr.

· izond Kandido Izagirre fraile hitz-biltzaile finak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 213. orr.

3 (izenlagunekin)

Frantsiskotar fraileak.  Herria   2001-03-08

4 (ikastetxeetakoa)

Aitak eskolara igorri zuen, frailetarat, hamalau urtetan sartu zen San Bernateko frailetan.  Herria   2003-12-04

Nik uste euskararen "mikroba" atxemana zuen Hazparnen, orduko frailetan zen Elizanburu, Juduen eta errepublikaren kontrako errabiatua.  Herria   2003-12-04

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Anitz bidean hiltzen ere ziren, hortakotz mendez mende, fraile elkarte zenbaitek ospitaleak eta elizak eraiki zituzten, han hemenka bide luze horien bazterrean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 182. orr.

Halere gatazkak ukaiten ditu hiriarekin eta fraile ordena batzuekin.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 86. orr.

Apezgaiak gutitu dira, Serora eta Fraile etxeak hustu ondotik [...].  Herria   2005-02-24

Fraile jauntzitan beztiturik eta beren harmak gordez.  Herria   2005-11-24

1903an, Errepublikak lege tzar bat bozkatzen du, honen arabera behar baitira eskolak hetsi eta fraile-serorak kanporatu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arantzazuko fraileak (4); bi fraile (3); eta fraile (10); eta fraileak (4); fraile batzu (3); fraile eta (8); fraile eta seroren (3); fraileak eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus