Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fragata 1 iz gerra belaontzia, hiru mastakoa, XVII., XVIII. eta XIX. mendeetan erabili izan zena.

Hiru mastadun eta berrogei kanoiko fragata bat zen, txopako gazteluaren ederragatik itsasalde guztietan ezaguna.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.

Altxatu zenean, fragata frantses bat ikusi zuten aurrean, tiroka hurbiltzen ari.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 66. orr.

Belak zabaldu ditu fragatak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 168. orr.

Ez zuten deus jan hogeita hamasei orduan, le Canada fragatako sotoan pilatu zituzten arte.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 30. orr.

Uko egin zioten Granadako gobernadoreak eskaini zien babesari, fragata ongi armatu baten laguntzari.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 65. orr.

Orduz geroztik bizitza fragata alderrai bat baino ez baita.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 113. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Joanes de Iraurgi, fragata kapitaina, adiskide baitzuen aspaldidanik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.

· Han dira frantses bandera daramaten gerra-fragata dotoreak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 172. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

fragata bat (5); fragata militarren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus