Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
fox-trot iz iparramerikar dantza, bikote lotuentzakoa, pauso labur eta lasterretan dantatzen dena.
Piano aurrean eserita egiten omen zituen bere inprobisazioak: mambo, chotis, foxtrot eta pasadobleak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 135. orr.
Ipurmasailez jauzitxoak eginez fox-trot bati ekin zion egun hartan Luigik. Somebody loves me, Baby Divine, You´re in Kentucky Juss Shu´as You´re Born... fox-trot-en nota minberatuak herrenka ateratzen ziren ateetatik. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 75. orr.
Dave Stampe-ren "Prends garde... Tchou-Thin-Tchou" hasiko da kantatzen maltzurki, Fox-trot erritmora edo Francis Salabert-ek One-Step geldira bihurtua. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 39. orr.