Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
fox-terrier iz terrierraren aldaera, burezur zabala eta aurpegi txikia duena.
Herrian fox-terrier batekin promenatzen eta denokin hitz egiten astebete eman zuen kapitain bilo-horiak eramanda. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 33. orr.
Aldamenean dudan auto alemanean dagoen neskatxa ilehoriari begiratzen diot, eta bere txakurtxoari, fox terrier bat. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 111. orr.