Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Testua fotokopiatzera eraman beharko dut. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 177. orr.
Leitu berria nuen Quim Monzóren ipuin bat fotokopiatu nuen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 149. orr.
Golf klubeko araudia fotokopiatzea. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 47. orr.
Posible ote zen fitxa horri begiratzea eta ontsalaz fotokopiatzea? Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 216. orr.
Horrela, hortxe dira fotokopiaturik aldizkariaren bost ale osorik. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 214. orr.
Liburuak fotokopiatzearen aurkako kanpaina. Berria - Kultura 2004-12-05
Horregatik bakarrik nahi nuke 2.000 ale salduko dituen liburu honetan jarri ditudan hitz hauek milioika aldiz fotokopiatuak izatea. Pako Aristi «Note book», 2005 - 63. orr.