Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fotokopia iz fotografiaren edo fotoelektrizitatearen bidez eginiko kopia.

-Ez, hori ez duk fotokopia, jatorrizkoa baino.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 199. orr.

Agiri batzuen fotokopiak egin behar zituela.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 138. orr.

Liburuaren fotokopiak atera nituela niretzat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 20. orr.

-Egidazu honen fotokopia.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 31. orr.

Zazpi ordutik gora eman nituen mila fotokopia banan-banan egiten.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 36. orr.

Dokumentu beraren bi fotokopiaren artean, adibidez, beti izaten dira desberdintasunak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 98. orr.

Irakaslea fotokopia batzuk banatzen hasi zen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 105. orr.

DIN-A3 tamainako fotokopia ez bereziki txukunak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 19. orr.

Ate ondoan eskelaren fotokopia handitua dago.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 32. orr.

Pasaportearen fotokopia konpultsatuak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 108. orr.

Une hartan langile bakarra zegoen fotokopia-dendan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artikuluen fotokopiak (3); baten fotokopia (4); eta fotokopia (3); eta fotokopiak (6); fotokopia bat (11); fotokopia batzuk (5); fotokopia egin (3); fotokopiak egin (4); fotokopiak egiten (5); fotokopiak eta (5); pasaportearen fotokopia (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus