Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fosil 1 iz landare- edo animalia-hondakin harri bihurtua.

Hankadun animalia baten fosil zaharrena aurkitu dute.  Berria - Gaiak   2004-04-03

Itsas trikuen fosilak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 125. orr.

Bere ikerlanetarako landareak eta are fosilak ere biltzeko asmoz zebilela Errusian barrena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 393. orr.

Amonite deitu zien fosil horiei, eta izen horrekin ezagutzen ditugu oraindik ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 124. orr.

Gaur egun oraindik bizi den Nautilus moluskuaren antzeko antigoaleko bizidun batzuen fosilak ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 124. orr.

Diplodokoaren antzeko dinosauro baten hezur pelbianoaren fosila.  Berria - Gaiak   2004-07-21

Eta bazituen fosil batzuk ere, Urbiaingo mendietan bilduak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 87. orr.

Fosiletako bat dinosauro haragijale batena da ustez.  Berria - Gaiak   2004-02-27

2 irud

Fosil bat zen, azken hippya.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 64. orr.

Berrogei urte inguruko fosil bat Lacoste markako polo batean kabitu ezinda.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 20. orr.

Ez genuen fosil disdizaririk edo gorpu zurbil makillaturik nahi.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 159. orr.

Era berean, «Nafarroako Gobernuak euskara fosil bihurtu nahi» duela salatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Desagertutako zibilizazioetatik bizirik iraundako fosilak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 100. orr.

Baina judu eta parsien diaspora horiek ez ziren Gizarte Siriako desagertuak bere atzean utzitako fosil bakarrak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 200. orr.

Tibeteko goi-ordokiak ia gotorleku iristezin bat eskaintzen zuen desagertua zen Gizarte Indikoaren mahayaniar fosil tantrikoarentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 249. orr.

3 (izenondo gisa)

Landare-jatorriko erretxina fosilak dira, urtze-puntu altu samarrekoak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 200. orr.

Adituen esanetan, orain arte aurkitutako kolibri fosilik «zaharrenak» dira.  Berria - Gaiak   2004-05-08

Belemnite fosil ugari aurkitu izan dira -hobeto esanda, belemniteen karezko atal fosil ugari.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 199. orr.

Gutxienez 15 milioi urtez eguzki izpirik gabe izotzaren azpian iraun duen laku fosil bat.  Berria - Gaiak   2004-11-07

Hauxe gertatzen da, besteak beste, erregai fosilekin, petrolioarekin alegia.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.

Energi iturri fosilak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.

Beren aztarna fosila utzi baitzuten haitzetan gure jakinguraren sustagarri.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 305. orr.

Gero Völkerwanderung postminoikoaren uhinak azpian hartu zituen, eta aurrerantzean komunitate fosil mordo batean iraun zuten bizirik, Tauron hankalatraba.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 252. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten fosil (3); baten fosila (4); baten fosilak (5); baten fosilak aurkitu (4); erregai fosilak (8); erregai fosilak erretzen (3); erregai fosilen (3); fosil bat (5); fosila da (3); fosilak aurkitu (14); fosilak aurkitu dituzte (11); fosilak erretzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus