Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina, orduan ere, zortea eta fortuna neure alde eta fabore izan nituen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 10. orr.
Hain fortuna gaixtoarekin, non tiroz hil baitzuten kapitain italiarra. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 368. orr.
Zer zigor dizue, lagunok, fortunak ezarri, honako presondegi honetara ekar zaitzaten? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 89. orr.
Eta bizpahiru mendeotan bere indarra etengabe handitu badu, bere legeen ontasunari egotzi behar zaio hori, ez fortunari, honek ez baitu horrelako irmotasunik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 23. orr.
Fortunaren gurpilean bueltaka doazen aingeruenak. Berria - Kultura 2004-03-30
Ez diot sekula uko egin fortunari, fortuna baita maite dituzun pertsonengana eta lekuetara itzularazten laguntzen dizun jainkosa. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 39. orr.
Baina fortunak itzulia emana zuen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 136. orr.
Aintza Jaunari! -hasi zen oihuz Phips-, horra egina gure fortuna! Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 136. orr.
Uste izanik loriazko egunak eta fortunazkoak dituztela aurrean. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 148. orr.
Herioren eragin ubelak makina bat aldiz musukatzeko fortuna beltza izan nuelako? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 185. orr.
Errebantxa txalupa, nerau naizela buru, Thomas kapitaina, neure fortuna-kideekin. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 155. orr.
Nire fortuna egunak amaituak ziren. familian zoritxar ugari eta fortuna-galerak izan zituztela esaten zuen denbora guztian. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 121. orr.
Bost danga entzun ditugu, bost sos sartu dituzu patrikan, bost hatzekin igurzten du Fortunak gure etorkizuna. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 110. orr.
Oi arima handiak babesten dituen Fortuna! Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 50. orr.
Adur da Fortunaren gurpilari eragiten dion jainko gupidagabea, Adurrek bideratzen ditu ametsen, ahaleginen, nork bere buruari emandako animuen porrotak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 72. orr.
Honelakoa da Fortuna Zaldizkoaren tenplua, harrizko teatroaren ondoan dagoena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1550. orr.
Henrikek [...] bere fortunaren parte bat onar zezala erregutzen zion Konradi, ez baitzekien harekin zer egin. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 68. orr.
Eta badudala fortuna koskor bat eta bere eskuetan jartzen dudala komeni denerako. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 462. orr.
Mehatxatzen zuten Landesetara joanen zirela bizitzera, edo berdin muga zeharkatuko zutela, Gipuzkoan kokatzeko, berekin eramanez beren fortuna guzia. aberatsak zaiztela diozuet, ez balinbaduzue fortunarik bankoetan metaturik ere. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 43. orr.
Bost urtetan ehuneko hamabian emendatuak dira kostalde honetan fortunaren gaineko zerga deklarapenak. zer fortunak, bistan dena diru publikoz hornituak, behar diren ezarri uraren garbitasunarentzat. Herria 2005-06-16
Fortuna ttipi bat da jadanik dirutza hori. Herria 2003-05-08
Amerikan bezala fortun egiterat. Herria 2003-05-22
Edozeinek egin zezakek fortuna Argentinan. «Bizia lo», 2003 - 13. orr.
Aurrena, uhartediko lurtxo hareatsu batean, biltzarra egin zuten fortuna-zaldun bihurtzeko. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 134. orr.
Hori al da fortuna-zaldun jator baten jokaera? Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 143. orr.
Baina neroni ere fortuna-zaldun ibilia nauzu. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 149. orr.
bere fortuna (4); da fortuna (3); ene fortuna (3); eta fortuna (11); fortuna bila (3); fortuna eta (3); fortuna gaixtoa (4); fortuna gaixtoaren (3); fortuna zaldun (4); hain fortuna (4); nire fortunaren (3)