Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Falangeko afiliazio orria txapelaren forruaren barruan gorde eta nire benetako beste orria jakan neramala ziurtatu nuen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 36. orr.
Longainaren barruko forrua. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 146. orr.
Barkatu, baina urratu txiki bat egin behar diot artaziekin zure longainaren forroari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 342. orr.
Segituan gabardinak forruan duen sakela haundi batean gorde du paketea. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 29. orr.
Gazteak, ez hain gazteak, forru polarrak, larruzko berokiak, alkandorak... Berria - Harian 2005-02-13
Gau bi eman ditu kobazulo baten sartuta, zero azpiko tenperaturatik babesteko forro polar xume bat besterik ez zuela. Berria - Euskal Herria 2004-01-04
Forro polarraren kremailera jaitsi, eta eskuak patriketan sartu zituen. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 125. orr.