Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

forratu, forra, forratzen 1 du ad forraduraz hornitu.

Oihal gaztainkaraz forraturiko beroki hartz-larruzkoa soinean eta neguko txano belarriduna buruan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 207. orr.

Buruan astrakanez forratutako txanoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 67. orr.

Kortxoz forratu zituela bere logelako paretak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 73. orr.

Artile zuriz forratutako oholetan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 23. orr.

Barrutik forratutako kutxa bat ematen zuen hark, munduaz ahaztu eta ehun urtez lo egiteko aterpe aparta.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 219. orr.

Belus gorriz forratutako kutxatila hura izan da [...] Lajosengandik jaso dudan opari bakarra.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 93. orr.

Larruz forratutako besaulki batean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 250. orr.

Idazmahai garai estura hurbildu zen; berdez forratua zen, eta tintaz zikinduta zegoen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 9. orr.

Enbalatzeko papera erosi eta mekano-apalak forratu ditut.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 65. orr.

Larruz forraturiko zortzi-hamar liburuk salbatu gintuzten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 19. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Panpinak, borragomak, zorrozkailuak, neguko zapata forratuak, arrosarioa eta meza-liburua.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

larruz forratutako (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus