Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fornitzaile (orobat fornitzale eta furnitzale) iz ipar hornitzailea.

Euskaldunak Hego Korearen fornitzaile haundiak dira, Seul-en altzeiru-hodiak harat salduz.  Herria   2001-04-05

Arats hortako janari fornitzaileak, apairu guziak urririk eman dituzten Ibarrungo Bonnet eta Elbarrungo Pyrenees Atlantiques ostatuak.  Herria   2002-12-19

Petrola furnitzale diren hiru etxe handik.  Herria   2005-09-15

1991-ko gerlaren ondotik ttipitu dela Irakiaren militar indarra, arma fornitzale zituen lantegi frango behar izan baititu suntsitu.  Herria   2002-09-19

Ikusiko, Chirac jaunaren bisitaren ondotik, ea frantses diru fornitzaleak Errusiari buruz itzuliko direnez.  Herria   2002-07-25

Hau zen beraz Baionako apezen arno furnitzalea.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 15. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus