Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

formulatu, formula(tu), formulatzen 1 du ad ahoz edo idatziz era zehatzean adierazi.

Gauza jakina da, orobat, Kantek bosgarren galdera ez zuela formulatu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 16. orr.

Irudi estereoskopikoaren printzipioa Wheatstonek formulatu zuen 1838an estereoskopioa asmatu zuenean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.

Zelako babesa eman diezaiekete esperimentu zientifikoek formulaturiko hipotesiei?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.

Oinarri objektibo hori Inperatibo Kategorikoaren bitartez formulatuko du Kantek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 201. orr.

Helburuak besteak kontuan hartu gabe formulatzen ditu politikariak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-22

Berdintsu formula litekeela biziaren edo bizimoduaren ezina beste era honetara ere: "gazteak baleza, zaharrak baleki".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 40. orr.

Hain esplizituki eta biribilki formulatua.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 7. orr.

Maurice Pirenne-k [...] formulatu zuen hipotesi hau.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 63. orr.

Argudio nagusia formulatzerakoan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 188. orr.

Argudioak, egokiro antolatuak eta formulatuak, gogoan edukitzea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 179. orr.

2 formula bidez adierazi.

Optika era axiomatikoan formulatzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.

Ekuazio perfektua honela formulatzen zen: estetika gehi etika, berdin politika.     «Kuskue tanden», 2004 - 179. orr.

Analisi formaldatzailea egokiro formulaturik dagoenean, osagai-egituraren araberako deskribapena baino ahaltsuagoa dela ikusten dugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 72. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta formulatu (3); formulatu behar (7); formulatu behar da (3); formulatu eta (3); formulatu gabe (3); formulatu zuen (8); formulatzen da (3); formulatzen dugunean (3); formulatzen zen (3); nola formulatu (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus