Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

formula 1 iz (zerbait) adierazteko edo egiteko forma finkatua.

Bihotzezko gonbit bat baino gehiago, izan zitekeen formula hutsa, denok erabili ohi dugun "badakizu non duzun zure etxea". "Hasta mañana" batez despeditu zen, formula hori erabiltzeko ohitura zuelako ziur asko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 186. orr.

Zin egiteko formulak dioen bezala.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 95. orr.

Kortesiazko formula hutsak erabiliz.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 82. orr.

Bizitzak beti apurtzen ditu formulak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 112. orr.

Egoera batzuetan, formulak erabiltzea hobea zen, zintzoagoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Formula estereotipatuetan finkaturik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 289. orr.

Formula erretoriko batez bete du bertsolariak bertsoarena azkeneko puntua.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 195. orr.

Arrakastaren formula.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 13. orr.

Hurrengo edizioan, txapelketaren formulara itzuli zen.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 68. orr.

Formula asko daude egoerari aurre egin ahal izateko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-05

Gehiengo bikoitzaren formulari uko egin gabe.  Berria - Mundua   2004-03-24

Enpresa handiak krisitik irteteko formula bila ari dira, eta euskal disketxeek ere «poliki-poliki hortik jo beharko dugu.  Berria - Kultura   2004-01-31

Formula ona da egin zen injustizia salatzeko eta egoera horri behar bezala aurre egiteko.  Berria - Harian   2005-03-19

Erdibideko formula da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 115. orr.

Formulak egungo bertsolaritzan. Formula bidezko jardunbidean oinarritzen da ahozko testuen produkzioa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 165. orr.

Zein da momentu honetan literaturaz gozatzeko formula?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 413. orr.

2 sinbolo bidezko adierazpidea.

Orain gai gara logikaren formulak zein diren zehazteko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 148. orr.

A eta B formulak badira, orduan (A B) formula da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 148. orr.

Bestalde s'= <1,1,1,...> segidak ez du aurreko formula asetzen, 1 ez delako 1 baino txikiagoa. n mailako ekuazio bat edo errefrakzio-legearen formula algebraikoak enuntziatutzat jo daitezke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 150. orr.

Formula matematikoen bidez.  Berria - Gaiak   2004-07-08

Fisikako formulaz beteta zegoen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 85. orr.

3 kimikan eta, zerbaiten osagaien adierazpen laburra.

Amonio kloruroa sartzen bazen formulan, zerbaitetarako balio zuen seinale.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 202. orr.

Begien aurrean daukat pozoiaren formula.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 170. orr.

4 lehiaketa automobiletako kategoria.

1 formulako pilotuen antzera.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 167. orr.

1 Formulako txapelketa bateko irteeran baleude bezala.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 38. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bertsolaritzaren formula-izaerak inolaz ere ez du analisirako gaitasuna oztopatzen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 166. orr.

Inolako oztoporik gabe onartuko dugu bertso mota hauen formula-izaera.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 169. orr.

Egungo bertsolariak ez du formula-errepertorio itxi bat erabiltzen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 165. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Protesta horiek ilegalak eta ez-legitimoak dira, presio-formula onartezina.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 139. orr.

Otoitz-formula guztiak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 85. orr.

Beste bi meza-formula prestatu dizkigu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 394. orr.

Tsarrak bere eskuz emandako sinadura ezagutu zuen, sakramentu formularen ondotik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 427. orr.

Bedeinkazio-formula.  Elizen arteko biblia   Zen 6,22 tit

Haren aurrean, bada, zin-formula luzea esan behar izaten genuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 82. orr.

Mezenas formulak eta beste batzuk ere aztertu behar dira.  Berria - Kultura   2004-10-30

Halako esakuneak, beraz, ez dira axiomak [...] baizik eta zenbaki-formulak deitu behar zaie.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 100. orr.

Newtonek emandako datu, kalkulu-formula eta neurririk gehienek.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 95. orr.

Azti-formula bat, arriskuaren eta beldurraren uxagarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 358. orr.

Bizikidetza formula berriak aztertzeko eta borroka alde batera uzteko.  Berria - Harian   2005-02-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

a formula (13); a formula asetzen (4); aldiz formula (3); baina formula (5); beste formula (6); da formula (11); dago formula (3); definitu gabeko formula (3); den formula (9); du formula (6); duen formula (4); duten formula (6); edo formula (5); edozein formula (3); egiteko formula (7); erabilitako formula (3); ere formula (4); eta formula (16); ez dago formula (3)

formula asetzen (8); formula atomikoak (4); formula aurkitu (3); formula auto (7); formula auto batekin (5); formula bada (3); formula bat (26); formula batean (6); formula batek (3); formula batekin (6); formula baten (5); formula baten bidez (3); formula bera (11); formula berarekin (3); formula berri (6); formula berri bat (4); formula berria (4); formula berriak (8); formula da (9); formula denboraldia (3); formula edo (5); formula egiazkoa (3); formula egoki (3); formula erabili (4); formula erabiltzea (3); formula ere (3); formula eta (8); formula ez (9); formula ferrariak (3); formula gisa (3); formula guztiak (7); formula hau (10); formula hau erabili (3); formula honek (3); formula honekin (3); formula honen (3); formula hori (13); formula horiek (9); formula horrek (5); formula hura (5); formula hutsa (3); formula idatzi (3); formula magikorik (6); formula matematiko (4); formula michael (4); formula multzo (3); formula ona (5); formula ona da (3); formula osoa (3); formula renaultek (3); formula talde (5); formula txapelketako (3); formula txapelketan (5)

gabeko formula (3); gabeko formula batekin (3); honako formula (4); honela formula (3); lehen aldiz formula (3); markulforen formula (4); parekotasun formula (4); plko formula (5); zen formula (7); zuen formula (10)

bere formulak (4); duten formulak (7); emateko formulak (5); emateko formulak landu (3); eta b formulak (3); eta formulak (3); formulak adostu (3); formulak bilatu (3); formulak bilatzea (3); formulak dira (3); formulak eta (9); formulak landu (3); formulak landu eta (3); hizkuntzako formulak (3); hori emateko formulak (3); plko formulak (4); talesen formulak (3)

formulako gidari (4); formulako munduko (6); formulan aritzeko (4); formularen bat (8); formularen bidez (3); formularen bitartez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus