Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
formika iz erretxina artifizial batez gaineztaturiko gai geruzatua.
Formika arrakalatu haren gainean. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 27. orr.
Gurasoen etxeko sukaldeko formikazko mahaia. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 171. orr.
Aleetako batzuk askatu egin ziren eta mahaiaren formikazko gainera erori ziren punpaka. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 138. orr.
Gela modernoa zen, formikazko panel zuri asko zituena. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 100. orr.
Baina leihotik kanpoko hostoak dirdirka ari ziren oraindik, eta leihatiletan eta formikazko gainean osatzen zituzten irudiei begiratu nien. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 160. orr.