Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi parametrok definitzen dute formatua: irudiaren tamaina absolutuak eta haren neurri nagusien tamaina erlatiboak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 138. orr.
Aspaldi honetan formatu handiko argazkiekin dabil lanean. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 122. orr.
Lehenbailehen jakin behar dugu zein izango den erabiliko dugun formatua: kartela, iragarkia prentsan (orrialde erdikoa ala bazter batean azalduko den modulu parea?), pegatina bat... Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 51. orr.
Bat-bateko argazki ugari ere egin ditu, 35 milimetroko formatuan eta mota guztietako giro, lagun eta egoeretan. Berria - Kultura 2004-04-09
A4 formatuko orri pila handi izugarri bat luzatu zidan. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 31. orr.
Fitxen formatoa neurtu, beraz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 349. orr.
Formato txiki eta ertaineko estrukturak egin ditu, alanbre, aluminio eta pinturarekin. Berria - Kultura 2004-09-19
Formatu txikiko obra ezezagunak bildu ditu 'Divertimento' erakusketak Txillida-Leku museoan. Berria - Kultura 2004-04-29
Gaur estreinatuko du Bilbon 'Kaputen kanta' formatu txikiko musikala. Berria - Kultura 2004-10-26
Izan ere, formatu askotako antzezlanak izango dira ikusgai. Berria - Kultura 2004-05-20
Formatua: 35 mm, koloreetan. Berria - Harian 2005-05-17
1932. eta 1935. urteen artean 16 milimetroko formatuan eta minutu erditik 30 minutura arteko iraupeneko bobinetan, gizakiaren eta animalien jokabidea ikertu eta filmatu zuen Laburuk. Berria - Kultura 2004-07-24
Apal bakoitzak formato berdineko hogeita hamabi liburu dauzka. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 58. orr.
Zortziko formatoan inprimaturiko ale bat zen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 238. orr.
Maikak kopiatu-kolatu zituen eta "word" formatuan pasarazi-eta, bere disketan grabatu. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 184. orr.
Jende askok Word formatua erabiltzen du artxiboak bidaltzeko. Berria - Gaiak 2004-04-30
"Bertso-paperak" berriz, deituko nieke paper-formatoan eskuratzeko modukoak direnei. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 58. orr.
Aurreko urteetan, Kultura Sailak liburu formatuan argitaratu zuen gida, baina aurrerantzean euskarri elektronikoa izango du, eta eguneratzen joango dira. Berria - Kultura 2004-01-22
Epe jakin batean liburu-formatoan sartu beharreko materiala sortu behar genuelako. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 16. orr.
Hiru euskal nobelatan oinarritutako beste horrenbeste TV movie ekoizteko asmoa du, formatu digitalean. Berria - Harian 2005-05-17
Bi formatu ditu: idatzizkoa eta elektronikoa. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 77. orr.
Donostiako Orfeoiak lau opera eskainiko ditu DVD formatuan bere egoitzan. Berria - Kultura 2004-02-01
Bere katalogoa mp3 formatuan erosteko aukera ireki du Metak zigiluak. Berria - Kultura 2004-07-10
Diskoa osorik jaitsiz gero, azala eta kontrazala PDF formatuan eskura ditzake erosleak. Berria - Kultura 2004-07-10
Formatu horizontaleko margo akrilikoak dira. Berria - Kultura 2004-06-08
Formatua: digitala, koloreetan. Berria - Harian 2005-05-17
Bertso-saio formatu berri batzuk sortu eta esperimentatu dituzte. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 157. orr.
ere formatu (3); eta formatu (8); formatu akustikoan (3); formatu batean (4); formatu berri (3); formatu digitalean (3); formatu ertaineko (3); formatu eta (8); formatu handiko (26); formatu handikoak (4); formatu txikiko (24); formatu txikikoak (4); formatua da (3)
formato handiko (3); formato txikiko (5); ohiko formatoa (3)