Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

formatu1, forma(tu), formatzen 1 du ad eratu.

Tapoiaren gainean hogei mila metro kubiko urezko aintzira bat formatu zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 96. orr.

Zeren hegaberak bi multzotan banatuta baitzetozen, eta zeren multzo batek E bat formatzen baitzuen, eta besteak O bat.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 144. orr.

Hor azaltzen da berriro laino mehar ttattar bat, bertan formatzen eta gorpuzten doana.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 171. orr.

Horiek dute haren gogoa formatu.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 223. orr.

2 soldaduez mintzatuz, ilarak eratu.

Garbitu, gosaldu eta formatzera!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 120. orr.

Heltzen diot besotik zakar, eta pelotoiari fusilamendurako formatzeko agintzen diot.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 238. orr.

Ordurako, preso guztiak barrakoi atarietan formatuta zeuden.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 110. orr.

• 3 da/du ad hezibidea hartu edo eman.

Gaur egun baditugu milaka lagun EHUn edo beste unibertsitate batzuetan formatu direnak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 18. orr.

Eta Pierre-Philippe, aprendiz gaztea, putiko beltzaran fierra, ederki formatzen ari zena.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 29. orr.

Eliteak formatzea zuen helburu nagusia.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 18. orr.

Gazteak formatzeko eta haiengan ofizio horien irudia hobetzeko beharra aipatu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-03-10

Langile horiek formatu eta igorri behar ziren Paranako beneditarren etxera.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 115. orr.

Terrorismo eskola berezietan formatuak.  Herria   2005-08-11

4 (era burutua izenondo gisa)

Historian zehar inoiz baino jende gazte formatuagoa dugula.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 189. orr.

Pasarte batean, kasurako, rabinoak bera baino gehiago den beste rabino formatuago batengana eramatea erabakitzen du, katuaren dialektikari aurre egiten asmatuko duelakoan.  Berria - Kultura   2004-12-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat formatu (3); bat formatzen (4); eta formatzen (3); formatzen ari (3); formatzen eta (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus