Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

formalizatu, formaliza, formalitatzen 1 du ad era formalean ezarri, egitura formalen bidez eman. cf formaldu.

"" sinboloarekin hizkuntza naturaleko "edo" disjuntzioa formalizatu nahi izan da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 144. orr.

Mugakizunak, gehienetan, formaliza daitezke; haien kontua dena, beraz, probabilitate handiz aurreikus daiteke.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 31. orr.

Funtzio-sinboloak matematikako funtzioak formalizatzeko erabiliko dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 146. orr.

Ideologiari buruzko galdera zientziari egin ahal bazaio, hau jakitean kokatzen den neurrian izango da, [...] enuntziatu jakin batzuk sistematizatzen dituen neurrian, bere kontzeptuetatik eta estrategietatik batzuk formalizatzen dituen neurrian.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 210. orr.

Matematiken lehen positibotasunak eratu beharra zuen dagoeneko formalizatutako jardute diskurtsiboa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 214. orr.

Gutxi formalizatutako diskurtso-multzoak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 37. orr.

2 (era burutua izenlagun gisa)

Teoria formalizatu batek automatikoki konpon ditzake jatorrian azaldu behar zituenak baino arazo gehiago.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 25. orr.

Hizkuntz egituraren teoria orokor formalizatua eraiki eta teoria horrek oinarrian daukana ikertzeko.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 25. orr.

Ez dit ardura Ipuin Orokorraren zaleek [...] ahozkotasuna kaleko hizketa arruntarekin parekatzeak, haren adierazpen erritmiko eta formalizatuak aintzat hartu gabe.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 69. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus