Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

formal2 1 izond zintzoa, zentzuzkoa.

Horregatik dira hango haurrak hain formalak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 85. orr.

Ganera, seguru nago zure alabea oso neska formala dana eta karrerea ondo atarako dauana.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 15. orr.

Arront neska formala, moñoña eta txintxoa bera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.

Gizon formala ematen zinan baina ezin nindunan hola, besterik gabe, fiatu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 80. orr.

Urriak 5a kristau formal eta natural batek oso gogoan gorde behar duen data da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 393. orr.

2 (adizlagun gisa)

Formal egin behar dira lanak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 174. orr.

Axierrek bere txanda heldu arte formal itxaron zuen, agindutako lekutik mugitu barik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 92. orr.

Pentsa ezan bestela, lapur batekin formal eta serio hasi banintz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 82. orr.

Formal ibili eta kasu egin maisuei.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 123. orr.

Irribarretsu egin zieten harrera guztiei; batzuei sutsuago eta besteei formalago.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

• 3 izond arauak edo ohiturak eskatzen dituen forma baldintzak betetzen dituena.

Klase altuko jendea gonbidapen formalik gabe joan zitekeen lagunen etxeetara bisitan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 152. orr.

Izan ere, ordurako hizkuntza periferikoak kontuan hartzea eskakizun formal derrigorrezkoa zenez, Euskal Idazleen Elkarteari egin zioten gonbita.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 87. orr.

Barkamen eske formalik ez badago.  Berria - Euskal Herria   2004-07-29

Ez ikur, ez ezpata, ez armarririk hilobian, ez errito noblerik, ez zeremonia formalik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 179. orr.

Txarrena zen neskalagun formalik ez izateaz gain, ez zutela batere ligatzen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 88. orr.

Etika formal huts bat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 43. orr.

Euskara formala, jasoa eta jantzia euskaldun guzti-guztien eskura ipintzea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 142. orr.

Eskola formalak, berriz, egunean ordubete-edo baino ez ziren, eta ez egunero ere.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 23. orr.

Karabineroen aurrean salaketa formala egin arren, ez zuen noski inork sekula argituko misterioa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 98. orr.

Eledunaren hitzetan, «oso hotzak eta formalak» izan dira Euskararen Udal Kontseiluaren bilerak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Litekeena dela, horregatik, guk gehiago erabiltzea ahozko tradizio formala: ipuinak, koplak eta bertsoak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 67. orr.

Azkeneko eragilea hezkuntza ez-formala da: hedabideak eta, bereziki, telebista eta Internet.  Berria - Euskal Herria   2004-07-23

4 (adizlagun gisa)

Gizon bat -ilun eta formal jantzitakoa- inguratu zitzaigun.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 154. orr.

5 irud

Jose Egiak eta Elias Elortzak besoak gurutzatu zituzten, garai batean behintzat, umeek, formal egoteko esaten zitzaienean, gurutzatzen zituzten bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 11. orr.

Normaletik dabilen abuztuak, esan duguna: euri asko ez, eta formal samar egiten duena ekaitz erasan oparo eta labur horiena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 309. orr.

Bien artean ez da harritzekoa ekaitz formalak sortzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 353. orr.

1614an, harri erauntsi formala, Valentzian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 145. orr.

6 formal-formal

Elkarren ondoan formal-formal eseri eta arkatza atera zuen Marcosek; papera eta borragoma Romak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 82. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus