Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

forentse (orobat forense) 1 iz auzitegiko medikua.

Autopsiaren eta forentsearen gainerako lanen emaitzak jakinarazten ez diren artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 203. orr.

Gomez de Segura, epaitegiko forentsea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.

Riminiko Fiskaltzako forentseak eginiko txostenak.  Berria - Kirola   2004-07-27

Forentseek ez zekiten xuxen burdinen uherrak geldotu edo bizkortu egiten zuten gorpuaren usteltzea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 56. orr.

2 (izenondo gisa) auzitegiko medikuarena.

Hilobietako gorpuen analisi forentse zorrotzak egingo zirela baieztatu zuten.  Berria - Kultura   2004-07-08

Kafkaren Prozesuak txosten forentse baten itxura guztia du.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 17. orr.

Mijailovicek Suediako Mediku Forentseen Nazioarteko Elkartearen test psikologikoa egin beharko du datozen egunetan.  Berria - Mundua   2004-01-08

Ertzaintzak hilotza Gasteizko Patologia Forentse Zerbitzura eraman zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

Nafarroako hiriburuko Institutu Anatomiko Forentsera eraman zituzten autopsia egitera, Nafarroako Ospitalera.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus