Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fonologo iz fonologian aditua den hizkuntzalaria.

Fonologoek, gehienetan, hots guztiak [...] artikulatu ahal izateko arauak ematen saiatzen dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 80. orr.

Fonologo ingelesek.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 61. orr.

Fonologo asko eta asko fonazio ekintzan saiatzen dira bakar-bakarrik, hau da, organoek (laringeak, ahoak eta abarrek) hotsak sortzeko ekintzan, eta alde batera uzten dute akustikoa den guztia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 67. orr.

Hizkuntzalariak ez du fonologo amorratua izateko inolako beharrik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 79. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus