Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fonografo 1 iz soinuak eta ahotsak zilindro batean grabatzen zituen tresna, grabaturikoa berremateko gai zena.

Edisonek 1898an egindako fonografo bat.  Berria - Kultura   2004-08-12

Handik denboraldi batera, zilindrozko fonografoaren asmatzaileei eskaini zien koadroa, Edison-Bell-i.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 161. orr.

Garai hartan ez zen zinematograforik ez fonograforik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 91. orr.

Madeleinek fonografoaren manibelari eragiten dio.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 54. orr.

Fonografoaren ordez Berliner-ek asmatutako gramofonoa jarri zitzaion aurrean Nipperri.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 161. orr.

Oroitu egiten naiz, batez ere garai hartan Marielexako jende nagusia asko ikaratu ohi zelako irrati edo garaitsu haietan ezagutu zen fonografoaren soinu haiekin, gizonik inon ageri ez eta inbutu haien barruan zer sorgin ote zegoen!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 186. orr.

2 gramofonoa.

Fonografoaren platerean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 277. orr.

Fonografoko diskoen atzean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 280. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus