Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fondo 1 iz funtsa, erakunde baten liburuen, agirien edo artelanen multzoa.

Azken berrikuntzen farfaila atzean utzi eta fondoko liburuen bila hasi naiz.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 30. orr.

ik funts 6.

Oso fondo interesgarriak, Norminharen bildumakoak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 49. orr.

Berlinen ikus daitezke egunotan AEBetako museoaren fondoak MoMA Berlinen izenburuko erakusketan.  Berria - Kultura   2004-04-18

Euskal Zinemaren Eguna Euskadiko Filmategiko fondoetako film baten emanaldiarekin hasiko da.  Berria - Kultura   2004-09-17

2 diru funtsa.

Dena fondo batean gordetzen ari dira, baina fondo horretan 700 milioi besterik ez dago.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 117. orr.

ik funts 3.

Ehun eta hogeita hamar mila libra inguru fondo publikoetan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 147. orr.

Udalak fondo berezia lortu zuenez Gobernutik.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 65. orr.

Naturarako Mundu Fondoak arrantza mugatzeko eskatu die Norvegia eta Errusiako Gobernuei.  Berria - Gaiak   2004-05-15

3 hondoa.

Panelaren fondo ilunean doi-doia nabaritzen ziren kontinenteetan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 232. orr.

Fondo ilunean nabarmen ebakitzen zirela.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 196. orr.

4 mamia.

Hizkuntzan formak fondoak baino garrantzi handiagoa duela.  Berria - Kultura   2004-07-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

haurren laguntzarako fondoak (4); mundu fondoak (4); naturarentzako mundu fondoak (3); populazio fondoak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus