Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

folklore iz herri ohituren, azturen edo sinesteen jakintza; herri jakin baten ohituren azturen edo sinesteen multzoa.

Folklorea bost axola niri.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 65. orr.

Euskal folkloreko Basajaunaren edo Tibeteko Yetiaren moduko izakia.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 32. orr.

Ingalaterrako folklorean ere, birsortzea eta ernaberritzea pizten zituen zuhaitza omen zuten lizarra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 73. orr.

Torrelavegako Folklore Eskolan hezi dira.  Berria - Kultura   2004-11-23

Beltzen kultura, musika eta folklorean hazi zen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 7. orr.

Haren arima blaiturik bide zegoen folkloreko kontakizunez.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 161. orr.

Gertuago zegoen folkloretik, etnologiatik, atabismotik.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 73. orr.

Folklore-aditu amerikarrak [...] hasi ziren kontzeptu hau erabiltzen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 174. orr.

Portugaleteko Folklore Jaialdia, Europari so.  Berria - Kultura   2004-07-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus