Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

foku (112 agerraldi, 37 liburu eta 29 artikulutan; ETCn 2.469 agerraldi; orobat foko 37 agerraldi, 19 liburu eta 8 artikulutan; ETCn 270 agerraldi) 1 iz proiektorea, argi bizia.

Formikazko altzari zuriak eta sabaitik zintzilik zegoen foku handi bat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 83. orr.

Foku elektrikoen dirdai zurbila.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 93. orr.

500 watioko fokuekin.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 198. orr.

Argi-foku ikaragarrien pean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 86. orr.

Argi-foku mugikor batek jarraitu zion haren ibai ertzerainoko ibilbideari.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 156. orr.

Zigarro kea, foku-argiak, mozkor-jendea, tzunda-tzunda musika.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 125. orr.

Proiektagailu baten fokua piztu zen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 115. orr.

"Horiek dira lekukoak", gaineratu zuen fokuak piztuta zeuzkan jeeparen aldera begira.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 367. orr.

Fokuek argiztaturiko abeslaria.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 121. orr.

Fokuen argiek zerrenda luze eta geldia osatzen baitute haren bi aldeetan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 45. orr.

Esku-argiaren foku hotzak gelako altzariak azaldu zizkidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 159. orr.

Linternaren fokuaz papera argiturik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 80. orr.

Artean fokoz kanpo samar zegoen, baina argi ageri zen absoluzio moduko bat nahi zuela nigandik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 286. orr.

Foku indartsuak jarri berriak zituzten kanpora begira.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 83. orr.

2 irud

Bakoitzak taxutzen du bere errealitate-eredua, aukera eginez bere esperientziako gorabeheren artean, adierazgarrien deritzenetan jarriz fokua eta bazterrean utziz interesik gabeko iruditzen zaizkionak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 188. orr.

Fokoa Euskal Herrian jarri behar dela argi utzi zuen Ibarretxek, eta ez Madrilen.  Berria - Harian   2005-12-01

3 sistema optiko batean zeharko izpiak biltzen diren gunea.

Foku-zehaztasunik ezaren beste kausa bat hau da: fokatzegaitasun desberdina duela objektiboak kolore bakoitzerako; aberrazio kromatikoa esaten zaio efektu horri.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

Objektiboaren irekierak ezartzen du foku-sakonera, oso garrantzizkoa argazkigintzan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 90. orr.

Irekiera txikia izanez gero, objektuek foku zehatza izango dute, batzuk kameratik hurbil eta beste batzuk urrun egonagatik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 90. orr.

Erretratuak egiteko, hobe da irekiera handia erabiltzea, hondoa fokutik kanpo gera dadin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 90. orr.

Objektibotik hurbilago lortzen du fokua argi urdinak, argi gorriak baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 98. orr.

4 gunea.

Gaixo behartsuei arreta eskaintzea, zergatiei eta foku patogenoei buruzko ikerketa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 185. orr.

Foku patologikoa detektatzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 194. orr.

Gaixotasunen maiztasunari buruz, kutsatze-fokuei buruz, lanbide-gaixotasunei buruz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 61. orr.

Atentzio fokua ez zegoen, ez niretzat behintzat, bandera harro erakusten zuten gazteengan.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 112. orr.

Ez da eragiketa sail baten foku konstantea, mugiezina, bere buruaren berbera, enuntziatuek, txandaka, diskurtsoaren azalean aditzera emango luketena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 111. orr.

5 foku luzera.

Foku luzeko gure argazki makinek  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 63. orr.

6 foku luzera ik distantzia 6.

Lente lau batek foku-luzera luzea du, eta, erdialdean sabelduxeago den leiar batek, berriz, foku-luzera laburra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 97. orr.

Argazki-kamera merke baten objektiboa f/16koa izan daiteke; horrek esan nahi du foku-luzeraren 1/16 dela objektiboaren irekiera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 94. orr.

Kamera batean, finkoa da objektiboaren foku-luzera, eta, fokua infinituan jartzen denean, foku-luzerarena bera izan behar du objektiboaren eta filmaren arteko distantziak, irudi garbia lortuko bada.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 96. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta foku (5); foku bat (3); foku luzera (8); foku txiki (3); fokuen azpian (16)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus