Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
fokatze 1 iz fokua doitzea.
Kamera modernoek fokatze automatikoa izaten dute askotan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.
2 kamera bat, argi foku bat... jomugara zuzentzea.
Arreta zentrala, ikusmen-eremuko alderdirik garrantzizkoenetan fokatze gisako bat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 58. orr.
Foku-zehaztasunik ezaren beste kausa bat hau da: fokatzegaitasun desberdina duela objektiboak kolore bakoitzerako; aberrazio kromatikoa esaten zaio efektu horri. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.